Igarotako bidearen kronologia bat

[Bideoa] Egiako emakumeen sorgin dantza

180 emakumek bat egin zuten Egian, San Joan bezperan. Denek dantzatu zuten egun honetarako bereziki prestatutako sorgin dantza. Egiako Lilatoi taldearen ekimenez bildu ziren denak. Itsaso Alkortak azaldu du “zoragarria” izan zela eta momentu oso berezia izan zela lizarraren inguruan elkarri eskuak helduta izan zirenean: “Denak estu-estu eta gertu-gertu, Sekulako indarra eta emozioa sentitu genuen”. Talde argazki bat ere egin zuten, ‘Erre zenituzten sorginen erratzak guk dauzkagu’ leloa zeraman kartelarekin.  
HITZAkide HITZAkide