[Irudiak] Hasi dira Karmengo jaiak
Zailtasunak zailtasun, Karmengo jaiak beste urtebetez iritsi dira jaira. Parte Zaharreko jai batzordeak traba askori egin behar izan dio aurre festetako egitaraua aurrera atera ahal izateko, lonjaren obrek eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako baldintzek gauzak nahiko zaildu baitizkiete auzotarrei.
Hala ere, jaia egundoko giroarekin abiatzea lortu zuten atzo, arratsaldetik aurrera antolatutako ekitaldiekin. Kukañarekin eta haur danborradarekin hasi zuten festa, eta aldarrirako unea izan zuten ere. Izan ere, Hotel + ez! taldearen deialdiarekin bat eginez, auzotarrak Santa Maria eliza parean bildu ziren, Donostia jasaten ari den turistifikazio prozesua salatzeko. Protestak Parte Zaharreko kaleetan barrena egin zuen, erraldoi, buruhandi eta dultzaineroekin lagunduta, porturako bidean. Aurreko astean inauguratu berri duten Lasala plazako hotelaren aurretik pasa ziren ere, hotel gehiagoren irekieraren aurkako aldarriak oihukatuz.
Hotel + ez! taldea bera izan zen jaietako txupinazoa botatzeaz arduratu zena. Eztandaren ostean, eraso sexisten aurkako argazkia atera zuten karpa parean, La Jodedera, Sk Abidean eta Egurra ta kitto taldeen kontzertuen aurretik.
IRUTXULOKO HITZAk arratsaldeak utzitako irudiak bildu ditu, bideo eta argazkietan.
Karmengo jaien txupinazoa 2018
Karmengo jaien txupinazoa 2018
Karmengo jaien txupinazoa 2018
Karmengo jaien txupinazoa 2018
Karmengo jaien txupinazoa 2018
Karmengo jaien txupinazoa 2018
Karmengo jaien txupinazoa 2018
Karmengo jaien txupinazoa 2018
Karmengo jaien txupinazoa 2018
Karmengo jaien txupinazoa 2018
Karmengo jaien txupinazoa 2018
Karmengo jaien txupinazoa 2018
Karmengo jaien txupinazoa 2018
Karmengo jaien txupinazoa 2018
Karmengo jaien txupinazoa 2018
Erlazionatutako edukiaKarmenak, trabak gaindituz

