Aste honetan hasiko dira Zubietako herri jaiak
aurtengo jaietako nondik norakoak.
Hona hemen Zubietako herri jaietako egitaraua:
Asteazkena, uztailak 25 – Santio eguna
Zubietako jai batzordekoak lan eta lan ibili dira azken asteetan eta dena prest dute festetarako. Asteazkenean, uztailaren 25ean botako dute festei hasiera emango dien txupina, eta uztailaren 31 arte jai giroan murgilduko dira herritarrak. Musika eskaintzari dagokionez, Zubietan izango dira, besteak beste, Laiotz, Eromeria, Txorroskilo, Rukula, Koban eta Parabellum taldeak. Aurten, bertsolaritzak paper garrantzitsua izango du, bertsogintzarekin lotutako hainbat jarduera antolatu dituzte eta. Pasa den ostiraleko astekariko erreportajean azaldu genituen
- 09:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
- 10:30 Meza Nagusia.
- 11:30 Txupinazoa eta soka-dantza. Ondoren, luntx herrikoia.
- 18:00 Joko Garbi erakustaldia, herriko gaztetxoen eskutik.
- 19:00 Bertso Pala frontoian.
- Pilotariak: Larrarte-Arrillaga eta Galdos-Maiza
- Bertsolariak: Markel Eizagirre eta Beñat Jauregi.
- Jarraian, buruhandiak.
- 22:00 2000. urteko Herri Antzerkiaren proiekzioa Errebote Plazan: “Markesaren Etxean”.
- 06:00 Oilasko biltzaileen irteera, trikitixa doinuekin alaituta.
- 14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.
- 10:00 Jolasen hasiera.
- 13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
- 16:00 Puzgarriak, Guraso Elkartearen eskutik.
- 17:30 Txokolatada eta buruhandiak.
- Ondoren, apar festa, Guraso Elkartearen eskutik.
- 20:00 Poteo herrikoia. Txosnan, TXALAGORE taldearen emanaldia.
- 21:00 Herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
- 00:00 LAIOTZ Taldearen dantzaldia.
- 09:30 Meza.
- 14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
- 16:30 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.
- 18:00 Herri Kirol saioa, KAÑAMARES aita-semeak aizkoran eta Jokin AUZMENDI harri jasotzen.
- 19:30 Sardin eta piper jatea.
- 23:30 TXORROSKILO eta RUKULA taldeen kontzertuak.
- Ondoren, EROMERIA taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.
- 12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak Errebote Plazan, Bertso Eskolaren eskutik.
- Eguerdian, bertso poteoa eta II. Puntu Txapelketaren Sari banaketa.
- 14:00 Paella prestaketaren hasiera.
- 15:00 Paella jatea.
- 18:30 Patxi Ta Konpania taldearekin dantzaldia.
- 22:00 Bertsolariak: Eli Pagola, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia, Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
- 16:00 Mus txapelketa (15:30ean izen ematea).
- 17:30 Toka txapelketa.
- 00:00 Kontzertuak: Koban eta Parabellum. Dj Seymarrekin goizaldera arte luzatuko da gaua.
- 09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
- 10:30 Meza.
- 11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
- 14:00 Zikiro jatea.
- 18:00 Gorritiren Showa. Ondoren, buruhandiak.
- 23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.
- Amaitzeko, musika txosnan.