Sagardo berria eta baserriko produktuak jaitsi dituzte Urumean behera
V. Sagardo Apuruari hasiera emateko, sagardo berria eta baserriko produktuak jaitsi dituzte Urumean behera. Era berean, baserri dolarea berreraiki dute Bulebarrean, eta V. Sagardo Apuruak iraun bitartean, bizitza emango diote barrualdeari, orduko Donostiako sagardotegi eta baserrien itxura eta giroa emateko. Han egingo dituzte datozen egunetarako Sagardoa Route-Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatutako jarduerak.
2018ko Sagardo Apuruari hasiera emateko, sagardo berria eta baserriko produktuak jaitsi dituzte Astigarragatik Donostiara, Urumean behera. Frantziako pasealekuan harrera egin diote produktuak garraiatu dituen txalupari, eta bi idik gidatutako gurdi batean eraman dituzte Bulebarreraino. Sagardoa eta barazkiak deskargatzen ari ziren bitartean, Aitor Mendiluze eta Agin Rezola bertsolariek bertso batzuk abestu dituzte. Trikitilari, soinujole eta panderojoleek ibilbidea girotu dute, eta jende andana bildu da kalejiran gurdia Bulebarreraino jarraitzeko.
Erlazionatutako edukiaV. Sagardo Apurua egingo dute Bulebarrean