Aitor Zabaletaren omenezko martxa egingo dute
Realak Valladoliden aurka jokatuko duen neurketaren aurretik, herritarrek Aitor Zabaleta txuri urdinaren omenezko martxa egingo dute hirian zehar, zale donostiarraren erailketaren 20. urteurrena dela eta. Euskal Herriko hainbat lagunarte, eragile eta norbanakok osatutako Aitor Bizirik plataformak deituta, Bulebarretik abiatuko dute manifestazioa, 16:30ean, Anoetera bidean.
IRUTXULOKO HITZAK erreportaje zabala egin du Realeko zale ezagunenaren inguruan, Realaren egun latzena gertutik bizi zuten pertsonekin hitz eginez. Besteak beste, Aitor Lopez Rekarte jokalari ohiarekin hitz egin du, gertakaria aldagelen barruan nola bizi zuten ezagutzeko.