Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Dandai elkarteari agur esateko topaketak antolatu dituzte

Dandai elkarteko kideak, Tejeria kaleko egoitzan. (Argazkia: Donostia Lagunkoia) Dandai elkarteko kideak, Tejeria kaleko egoitzan. (Argazkia: Donostia Lagunkoia)

Maiatzean itxiko ditu ateak Egiako Dandai emakumeen elkarteak, erreleborik ez dagoelako. 60ko hamarkadatik Egiako emakumeentzat topagune garrantzitsua izan da Dandai, baina auzoan ez dago proiektuaren erreleboa hartzeko interesik duen inor, eta horregatik, bere ibilbidea amaitutzat joko du elkarteak. IRUTXULOKO HITZAk Dandaiko kideak elkarrizketatu zituen luze eta zabal, erabakiaren arrazoiak ezagutzeko.

Itxieraren harira, Donostia Lagunkoiak bultzatuta, belaunaldi desberdinetako emakumeen arteko topaketa bat antolatu dute Dandaikoek. Helburua “jakintzak partekatu, eta auzoaren eta hiriaren erronkak identifikatzea” izango da, emakumeek etorkizunean elkarrekin lanean jarraitu ahal izateko.

Topaketa bihar, maiatzaren 7an, izango da, Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan 19:00etan. Jarduera dinamizatuko du Donostiako Emakumeen Etxeko Ana Txurrukak.

HITZAkide HITZAkide