Igeldoko Udaberri jaia egingo dute asteburuan
Asteburu honetan, hilaren 11 eta 12an, Udaberri Jaia ospatuko dute Igeldon. Pixkanaka abian jartzen ari diren Igeldoko Kooperatibarekin lotuta dago udaberriko festa. Izan ere, kooperatibak proiektu berri bat du eskuartean. Aurrera begira denda bat jarri nahi dute kooperatibaren eraikinean, besteak beste. Astebururako hainbat jarduera antolatu dituzte.
Maiatzak 11, larunbata
- 17:00. Parkour ikastaroa (8 urtetik gorakoentzat) eta patin roller ikastaroa (8 urtetik beherakoentzat). Ondoren, parkour ikuskizuna eta merienda gerturatzen direnentzat.
- 19:30. Erraiak dokumentalaren proiekzioa kooperatiban.
- 20:30. Otartekoak eta beste jateko aukera, eta plazako tabernaren irekiera.
Maiatzak 12, igandea
- 10:30. Lore, landare eta zuhaixka azoka frontoian. Iazko arrakastaren ondoren, berriz antolatu dute.
- 11:00. Azoka kooperatiban inguruko produktuekin. Kooperatibaren informazioa eskainiko dute. Gazta eta ardoteka postua ere izango dira.
- 12:30. Erraiak dokumentalaren proiekzioa kooperatiban. Ekain Martinez de Lizardui zuzendaria han izango da.
- 13:00. Bazkariak eskainiko dira plazan.
- 16:00. Haur jolasak.
- 17:00. Esther Sound Sister eta zozketak.
- 18:30. Erraiak dokumentalaren proiekzioa kooperatiban.
Erraiak dokumentala ikusteko sarrerak salgai daude 4 euroren truke ondorengo lekuetan: Txapela taberna (Igeldo), Garazi liburu-denda (Antigua), Jolasetxea taberna (Añorga), Pandora taberna (Gros), Aitzaga taberna (Usurbil) eta Kolontxiki taberna (Orio).
Bestalde, hilaren 15ean, San Isidro eguna ospatuko dute.


