Igarotako bidearen kronologia bat

Berri Txarrak taldeak jasoko du aurtengo Adarra Saria

Ekainaren 21ean jasoko dute saria Donostiako Udaletxean. Egun berean, 20:00etan kontzertua eskainiko dute Viktoria Eugenia Antzokian.

Berri_Txarrak

Donostia Kulturak Berri Txarrak talde nafarrari emango dio 2019ko Adarra Saria. “Musika bandaren ibilbide artistiko eta profesionala, eta euskal nahiz nazioarteko publikoarengan duen eragin izugarria”, hartu dituzte kontuan sariaren irabazlea aukeratzeko.

Ekainaren 21ean jasoko du saria Berri Txarrak taldeak Donostiako Udaletxean. Egun berean, 20:00etan kontzertua eskainiko dute Viktoria Eugenia Antzokian. Sarrerak bihar, asteartea, 11:30ean jarriko dira salgai Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak helbidean.

Hiru kidek osatu dute erabakia hartu duten Donostia Kulturaren Aholku Batzordea: Juan Gonzalez Andres kazetariak, Irene larraza Etxepare Institutuko zuzendariak eta Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio zuzendariak.

HITZAkide HITZAkide