Igarotako bidearen kronologia bat

Dandai elkarteari agur esango diote Egian

Dandai agurra60 urte daramatza Dandai elkarteak Egiako emakume askoren topagunea izaten, eta askorentzat, ahalduntzeko ezinbesteko proiektua izan da. Errelebo faltagatik ibilbidea amaitutzat eman du, eta gaur, maiatzaren 21ean, agurra egingo diote elkarteari. Ibilbide luzean zehar egindakoa oroitu eta ospatzeko aukera izango dute elkarteko kideek eta lagunek, 19:00etan Egiako kultur etxeko 3. solairuan.

IRUTXULOKO HITZAk Dandai elkarteko Pilar Romea, Lourdes Otxoa, Conchi Gonzalez eta Maria Pilar Samperio elkarrizketatu zituen joan den urtean, elkarteak bere jarduna etengo zuela iragarri zutenean.

HITZAkide HITZAkide