Iñigo Bikuña pilotariak Atano III.ean egingo du debuta Aspe etxearekin
Hilaren 30ean egingo du Aspe etxearekin debuta Iñigo Bikuña Antiguako pilotari gazteak. Atano III.a pilotalekuan izango da eta Jokin Altuna izango da bere bikotea. Ezkurdia eta Tolosa izango dituzte aurrez aurre. Izurun pilota eskolan trebatutakoa da Bikuña, eta eskolari esker egin ahal izango du debuta Donostian. Sarrerak erosteko deialdia luzatu dute Izurun eskolakoek.
Bikuñak iazko irailean sinatu zuen aurrekontratua Aspe enpresarekin. 21 urte dira eta atzelaria da. Parte hartu duen txapelketa guztietan maila onean aritu da. Esaterako, hilaren 7an Mallabiako Biharko Izarrak txapelketa esanguratsuaren finala jokatu zuen. Oihan Kanabalekin batera aritu zen Iker Salaberria eta Iker Elizegiren aurka. 22 eta 12 galdu zuten finala.
IRUTXULOKO HITZAk Bikuñari egindako elkarrizketa argitaratuko du ostiraleko astekarian.