Berdintasunaren aldeko Gipuzkoako itzulia egingo dute adinekoen egoitzetako langileek
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek 66 egun daramatzate greban. Bizi duten egoera salatzeko Zaintza martxan! lelopean berdintasuntasunaren aldeko itzulia egingo dute hilaren 24tik aurrera. Sei etapa egingo dituzte, eta Donostiatik abiatuko dira 11:00etan, Mirakruz gainetik.
Aldarria Gipuzkoako hainbat herritara eramango dute langileek bizi duen egoera salatzeko. Donostia, Errenteria, Getaria, Zumaia, Eibar, Elgoibar, Beasain eta Ordizia bisitatuko dituzte. Seigarren eta azken etapa Donostian izango da hilaren 29an. Txaratik abiatuko dira 10:00etan, eta Gipuzkoa plazan bukatuko dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean.