Su biziarekin eta usadio zaharrekin ospatu dute gaua
Egiako Subizi gaua berezia izan da. Plaza Haundi txiki utzi dute auzotarrek. Urtez urte ahalegin berezia egiten du Egia Bizirik auzo elkarteak egitaraua berritzeko, eta aurten, ohitura zaharrak berreskuratu dituzte udako solstizioa ospatzeko.
Iluntzearekin batera musika izan da protagonista.Haurrek eta familiek dantzarako tartea izan dute. Lore-sorten banaketarekin hasi dira 21:30 inguruan, plazan ilara luzea sortuz. 22:10 inguruan berritasunetako bat eskaini dute haurrek plazan. Lizarraren inguruan eseri eta ontzi-dantza egin dute gurasoen begiradapean.
Ondoren, txalapartaren hotsak entzun dira, poesia bat eta auzotarrek osaturiko abesbatza hasi da kantuan. Argi-zuziak ikusi dira plazaren bukaeran, kiroldegiaren altueran. Argiztaturiko dantzariak jaisten hasi dira kiroldegiko eskaileretatik behera. Argi-zuziak eskutan plazaren bukaeran jarri dira. Hainbat emakume gaztek banakoa dantzatu dute publikoaren aurrean.
Jarraian, ikusleen artetik bidea eginez Lizarraren inguruan jarri dira dantzatzeko eta kalejira batekin sua pizteko.