Amara Berri ikastetxeko patioa berritzeko kontratua adjudikatu du udalak
Donostiako Udalak udan berritze lanak eta hobekuntzan egingo ditu hiriko hainbat ikastetxetan. Esaterako, Amara Berri ikastetxeko patio ingelesa berrituko dute.
Gaurko Tokiko Gobernu Batzordean adjudikatu dute kontratua. Harri Construcciones y Mamposteria enpresak egingo ditu lanak, eta lau hilabete izango ditu horretarako. 353.986 euroko kostua izango du eta udalak ordainduko du.
Amara Berriko ikastetxean ez ezik, Amassorrain, Zuhaizti, Harri Berri Oleta eta Katalina Erauso ikastetxean egingo dituzte hobekuntza obrak. Udalak egingo duen finantziazioa 1,8 milioi eurokoa izango da, eta eskola horietako batzuetan egingo diren lanetan ere, Eusko Jaurlaritzak parte hartuko du inbertsioan laguntzen.