10.000 botila birziklagarri banatuko dituzte Donosti Cup-ean
(Argazkia: Gipuzkoa ingurumena) Ozeano eta itsasoen kutsaduraren aurkako kontzientziazioa bultzatzeko, Save the Ocean plastic free leloa izango dute Donostia Cup futbol txapelketako partida guztietan banatuko dituzten botila birziklagarriek.
Uztailaren 7tik 13ra izango da aurtengo txapelketa, eta 27 herrialde desberdinetako 640 taldek hartuko dute parte. Inoizko parte hartze datu altuena da, izan ere, 623 talde aritu ziren iaz. Partiden egutegia prest dute jada, eta Donosti Cup-en webgunean eta aplikazioan kontsultatu daiteke. Inaugurazio festa Anoetan izango da, uztailaren 8ko 20:30ean, eta parte-hartzaileentzako ohiko festa uztailaren 12an 21:00etan, Kursaaleko terrazan.


