Izurun eskolak sarrera guztiak saldu nahi ditu Iñigo Bikuñaren debut partidarako
Antiguako Iñigo Bikuña pilotariak igandean egingo debuta Atano III.a pilotalekuan. Aspe enpresarekin sinatu ondoren, profesionaletako lehen partida jokatuko du. Jokin Altuna izango du alboan, eta aurrez aurre Ezkurdia eta Tolosak osaturiko bikotea. 17:00etan hasiko da pilota jaialdia.
Antiguako Izurun pilota eskolak ahalegin berezia egin zuen Bikuña debuta Donostian egin zezan. Izan ere, Donostiako Udalak ez zuen pilota enpresarekin adostu nahi izan Bikuñaren debuta Atanon izatea. Horiek horrela, Izurunek Asperekin adostu zuen 500 sarrera salduko zituztela, eta dagoeneko 100 baino gutxiago falta zaizkie. Udalak Izurun eskolaren sarrerarik ere ez zuen erosi nahi izan. Dena dela, saldu gabeko sarrerez arduratuko zirela esan zieten.
Falta diren sarrerak saltzea du helburu Izurun eskolak, eta horretarako, antiguatarrei eta oro har pilota zaleei dei egin diete sarrerak eskura ditzaten. Salmenta tokiak ondorengoak dira: Platero, Trikuharri, Bodegon Antiguo, Oliyos eta Aspaldiko.