Izostegi pasealekuko puntu kritikoari irtenbide bat eman diote
Donostiako Udalak Izostegi pasealekuko puntu kritikoa ezabatu du. Horretarako, semaforoak abian jarri dituzte Morlansko zubibidea gainetik igaro ahal izateko. Izan ere, orain gutxi arte soilik biaduktuaren azpitik pasa zitekeen alde batetik bestera.
“Beheko pasabidea kendu ez bada ere, aukera alternatibo bat jarri dugu errepidea gainetik zeharkatu ahal izateko. Emakumeen segurtasuna bermatzeko erabakia da”, azaldu du Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziak.
Urtarrila bukaeran egin zituzten espaloia, eremua eta señalizazioa egokitzeko lanak, eta azkenik, pasa den asteburuan jarri dituzte abian semaforoak oinezkoek pasealekua gurutzatu ahal izateko. 50.000 euro inguruko aurrekontua izan dute lanek.