Piano duo bat egin dute gaur goizean San Telmo Museoan Paul San Martin donostiarrak eta Lluis Coloma katalanak, eta areto txiki horretan bildutako 200 pertsonak eserlekuetatik altxatzea lortu dute, blues, boogie woogie eta ragtime erritmora.
Joan Baezek ireki zuen atzo iluntzean Jazzaldia, eta bere hippie arima Zurriolako hondartzan bildutako zale guztietara heldu zen. Ikusleria bere egin zuen hasieratik, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako abestiak, gaztelaniazko abesti batzuk eta 'Txoria txori' abestuz, besteak beste.
Mundu osoko antzokietan kantuan aritu ondoren, 'Lexia' leen diskoa argitaratu du Gillen Mungiak (Donostia, 1990). Gaur egun, Italia bizi da, eta musika ikasketekin jarraitzen du tenore gazteak.
Loiolako jaiak aurrera atera dituzte, eta bihartik hilaren 31ra bitarte izango dira. Zubietako festak herenegun hasi ziren, eta Amarakoak gaur abiatuko dira.