"Ikuslea ezkutatuaren azalean jarri nahi dugu"
Sail Ofizialean lehiatuko da 'La trinchera infinita' filma. Zuzendarietako birekin hitz egin dugu Zinemaldiaren Euskal Zinemaren aurkezpenean.
67. Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpena oparoa izango da. Aurten ere, euskal filme batek lekua egin du Sail Ofizialean. Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzenduriko La trinchera infinita filma Zinemaldiko estreinaldi esanguratsuetako bat izango da. Hirugarrenez parte hartuko dute Urrezko Maskorra irabazteko aukera ematen duen sailean.