Txomiñeneko etxebizitzen eskriturak sinatzen hasi dira
Atzerapenarekin bada ere, pasa den astean hasi ziren Txomiñeneko kartzela ondoko etxebizitzen giltzak banatzen. Familia kaltetuek egindako protestari esker ados jarri ziren Amenabar eraikuntza enpresa eta Donostiako Udala.
IRUTXULOKO HITZAk abuztuko azken astekarian argitaratu bezala, Nekane Arzallus Hirigintza zinegotzia kaltetuetako batekin jarri zen harremanetan abalaren afera egun gutxi barru konponduko zela esateko. Egun gutxira, etxebizitzen ingurunea urbanizatzea ekarriko duen abala aurkeztu zuen enpresak udaletxean. Horrela, udalak baimena eman zion Amenabarri etxebizitzen eskriturak egiteko.
Irailaren 4ean hasi ziren lehen eskriturak sinatzen, eta oraindik ere prozesu horretan ez dauden familiak daude. Gehienek aste honetan eta hurrengoan sinatuko dutela adierazi diete.