Hiriak baino, Europako Saria donostiarrek jaso beharko luketela uste du EH Bilduk
Donostiak Europako Kontseiluak urtero banatzen duen Europako Saria jasoko du ostegunean, Europar Batasunaren balioen hedapenaren alde eginiko lanagatik. Berria ezagututa, Markel Ormazabal eta Olaia Duarte EH Bilduko zinegotziek sariaren inguruko hausnarketa propioa plazaratu dute iritzi artikulu baten bidez.
Idatzian, hiri justu eta solidario bat lortzeko borondaterik ez duen politika eredua salatu dute, bihar Eneko Goiak bere eskuetan jasoko duen saria hiriko gizarte-ehunari eman beharko lioketela azpimarratuz. Izan ere, haien ustez, elkartasunarekin eta eraldaketa sozialekin loturiko egitasmoak garatu dituzten herritarrak dira Europak ustez sustatu nahi dituen balioekin hoberen bat egiten dutenak.
Ormazabal eta Duartek idatzitako artikulua: “Europa Saria Donostiarrontzat”.