Alba Menendezen eta Joseba Zalduaren ibilbidea
Bagera elkarteak antolaturiko Bikografiak egitasmoaren hirugarren saioan parte hartu dute bi kirolariek. Denboraldiko azken saioa egingo dute hilaren 18an Olatz Salvador eta Telmo Trenor musikariekin.
Azaroaren 14an izan zen denboraldiko hirugarren solasaldia, Egiako Tobacco Days liburu dendan. Alba Menendez Bera Bera eskubaloi taldeko jokalaria eta Joseba Zaldua Realeko futbol jokalaria izan ziren gonbidatuak. Moderatzailea, berriz, Nerea Azurmendi kazetaria izan zen.
Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izan zen solasaldiaren abiapuntua. Bakoitzaren alde publiko zein ezagunaz gain, euren bizitzen inguruan aritu ziren. IRUTXULOKO HITZAk saioa bere osotasunean grabatu zuen.
Denboraldiko azkena
Hilaren 18an Bikografiak egitasmoaren laugarren eta azken saioa egingo dute Tobacco Days liburu dendan. Olatz Salvador eta Telmo Trenor musikariak izango dira gonbidatuak. Moderatzaile lana, berriz, Leire Palacios kazetariak egingo du. 19:30ean hasiko da solasaldia.