Emakumeek hartu dute Trinitate plaza
Pala txapelketako partida, Trinitate plazan. (Argazkia: Inaxio Esnaola) San Tomas egunean emakumezkoen kirolak presentzia nabaria izan du. Trinitate plazan jokatu dira I. Pala Txapelketa, IV. Esku pilota Txapelketa, eta IV. Urrezko Kopa. Eguraldi ona eta ikus-entzuleen konpainia izan dute lagun partidek.
Marinak eta Olaiak osaturiko bikoak irabazi du pala txapelketa, Arantza eta Marina del Riori 22 eta 18 irabazita. Jarraian ikus dezakezue tanto baten bideoa.
Esku pilota txapelketan, aldiz, Barrocal eta Oses pilotariek osatutako bikoteak irabazi du. Finalean, 18 eta 12 irabazi diote Etxegaraik eta Arraizak osatutako bikoteari.
Emakumezkoen IV. Urrezko Kopari dagokionez, lehia polita ikusi ahal izan da Trinitate plazan. Lau aizkolarik parte hartu dute, eta aurten ere, Berako Nerea Sorondo izan da onena.
- Nerea Sorondo. 10 minutu eta 10 segundu.
- Irati Astondoa. 11 minutu eta 5 segundu.
- Maika Ariztegi. 11 minutu eta 55 segundu.
- Itxaso Onsalo 14 minutu eta 18 segundu.

