San Tomas eguneko jardueren gida osatuena
Donostiako auzo hainbatetan egingo dituzte jarduerak. Parte Zaharreko, Erdialdeko, Groseko, Amarako, Amara Berriko, Antiguako, Intxaurrondoko eta Loiolako egitarauen berri izan nahi duzu?
Iritsi da San Tomas eguna. Abenduak 21 ditu, eta Donostiako hainbat auzotan antolatu dituzte hamaika jarduera. Parte Zaharreko zein Erdialdeko ohiko eskaintzaz harago, auzo hainbatetan ospatuko da festa tradizionala. 195 postu jarriko dituzte hiri osoan, eta han janaria, eskulangintzako eta beste hainbat motatako produktuak erosi ahal izango dira. Orotara, 49 txistorra postu jarriko dituzte, artisauen 40 postu, gozogintzako hamasei, gazta eta esneki saltzaileen hamabost eta taloen hamalau.
10:00etatik 21:00etara, hirian dozenaka jarduera eta lehiaketa egingo dira. Donostiako Udalak emakumeek izango duten presentzia nabarmendu du. Izan ere, 11:00etatik aurrera, Trinitate plazan emakumeen I. Pala Txapelketa, IV. Esku Pilota txapelketa, eta emakumeen IV. Aizkolarien Urrezko Kopa jokatuko dituzte.
Hona hemen egun osoko egitaraua, auzoz auzo:
PARTE ZAHARRA eta ERDIALDEA
- 10:00 – 18:00: Donostialdeko Ezti Lehiaketa: Ezti eta erleen erakusketa eta tailerrak Bretxako plazan.
- 10:00 – 20:00: Txistorra, taloak, ogia, gazta, erroskillak, txorizoa, eztia, sagardoa, eta artisautza salmenta: Konstituzio plazan, Sarriegi plazan, San Joan kalean, Bretxa plazan, Boulevard zumardian, Okendo plazan, Elkano kalean, Gipuzkoa plazan, Txurruka kalean.
- 11:00: Emakumeen I. Pala Txapelketa, Trinitate plazan.
- 11:00 – 13:30: XXIV. Euskal Herriko Txistorra Lehiaketa, Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren aurrealdean (13:30ean sari banaketa). Euskal Herriko Kultural Gastronomiko Etxearen Laguntzarekin.
- 11:30: Donostiako Baserritar Jantzien III. Lehiaketa, Bulebarreko kioskoan. Antolatzailea: Gero Axular kultur taldea.
- 12:00: Emakumeen IV. Esku Pilota Txapelketa, Trinitate plazan.
- 12:00: Kalejira Estanga trikitixa eskolarekin, feria osoan zehar.
- 13:00: Barazki eta fruitu lehiaketa Jose Salaberria memoriala, Konstituzio plazan, eta Txorimalo lehiaketa, Zuloaga plazan.
- 13:15: Bertso saioa Maialen Akizu eta Asier Azpiroz Azpi bertsolariekin, Trinitate plazan.
- 13:30: Emakumeen IV. Urrezko Aizkolari Kopa, Trinitate plazan. Aizkolariak: Maika Ariztegi (Ituren), Irati Astondoa (Zeanuri), Itxaso Onsalo (Areso),eta Nerea Sorondo (Bera).
- 14:30: Kalejira Trikitixa taldeekin feria osoan zehar, Auntxa eskola eta Udal Musika etaDantza eskolarekin.
- 16:00 – 18:00: Haur jolasak Zuloaga plazan.
- 18:30 – 19:30: Muxikoak Alkarkide taldearekin, Bulebarreko kioskoan.
- 19:45 – 21:00: Erromeria Alkarkide taldearekin, Bulebarreko kioskoan.
GROS (Txofre plaza)
Groseko Jai Batzordeak antolatuta.
- Egun osoan zehar txistorra, euskal artisau eta euskal produktuen postuak eta postuen arteko lehiaketa.
- 10:00 Egunaren hasiera.
- 11:00 Postuen arteko pintxo lehiaketa.
- 11:00 Haurrentzako tailerrak, Urrats Taldeak antolatuta.
- 11:30 Zuhaiztiko haurren dantza emanaldia.
- 12:30 Haur eta gaztetxoentzat dantza festa, DJonen eskutik.
- 12:30 “Artzain-joko herrikoiak” Ubarroiek antolatuta.
- 14:00 Revuelta anaiak, Jesus Etxebeste eta Aizpurua kantariak.
- 15:00 Postuen arteko sari banaketa.
- 15:30 Andoni Ollokiegi bakarlariaren emanaldia.
- 16:30 Ereski abesbatza, Karkizano kaletik abiatuta, auzoko kaleetan zehar.
- 17:00 Erraldoi eta buruhandiak auzoko kaleetan zehar, Nafarroa Behera plazatik aterata.
- 18:30 Ezten Giro erromeria, Okendo Kultur Etxeak antolatuta.
- 20:00 Zezen suzkoa.
- 21:30 DJ Miau, Pandora tabernan.
AMARA (Easo plaza eta Arroka Frontoia)
Amara Bai Auzo Elkateak antolatuta.
- Egunean zehar txistorra (parrilan) eta sagardoa.
- 10:00 Artisautza, txistorra eta edarien muntaia.
- 11:00 Haur jolasak.
- 12:00 Erromeria.
- 17:00 Kontzertua.
- 19:00 Festaren amaiera.
AMARA BERRI (Amara Berri ikastetxea)
Amara Berriko Auzo Elkarteak antolatuta.
- 10:00 – 20:00 Txistorra postuak, animalien erakusketa, artisauak, eztia eta gozogintza.
ANTIGUA (Gaskonia plaza)
Etiopia Utopia fundazioak antolatuta.
- 09:00 – 17:00 Txistorra postua eta musika.
INTXAURRONDO (Bernart Etxepare plaza)
Urdintxok antolatuta.
- Egun osoan zehar txistorra postuak eta musika.
- 10:00-20:00 Azoka.
- 12:00 Burduntzia.
- 12:00-14:00 Puzgarriak.
- 16:00-18:00 Puzgarriak.
- 18:30 Txokolatada.
- 20:00 Zezen suzkoa.
LOIOLA (Latsarien plaza)
Loiolako Jai Batzordeak antolatuta.
- 10:00 Musika.
- 10:00 – 16:00 Txistorra eta sagardo postuak.
- 16:30 Haur jolasak eta musika.