Urtarrileko udalbatzarra egun bat atzeratu dute greba orokorrarengatik
Bozeramaileen Batzordeak urtarrileko udalbatzarra egunez aldatzea onartu du, EH Bilduren proposamena onartuta. Hilabeteko bilkura hilaren 30erako zegoen aurreikusita, baina greba orokorraren deialdia dela eta, EH Bilduk 31n egitea proposatu du.
Bestalde, Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berresteko ezohiko udalbatzarra hilaren 13an egitea adostu du Bozeramaileen Batzordeak. Saio berezi honetan udalbatzak ondorengoa berretsi beharko du: Urrezko Danborra emakumezkoen Realeko futbol eta hockey taldeei, eta Hiritar Merezimenduaren Dominak Why Not fundazioari, Naizen Elkarteari, Bikarte Kultura Elkarteari, Jesus Rubio Raymondi eta Itziar Mintegi Martinezi.