Liher taldeak otsaila bukaeran argitaratuko du lan berria

Donostiako Liher bandak Hemen herensugeak daude hirugarren diskoa argitaratuko du otsailaren 28an. Argitalpenaren berri emateko hitzaurre gisara, thriller itxurako film labur bat zabaldu dute. Lau kideak dantzaleku baten inguruan ageri dira, eta ustez gertaturiko hilketa bat argitu behar duten inspektoreak dira. Nitya Lopezek zuzendu du ikus-entzunezkoa eta Iñaki Beraetxe aktoreak hartu du parte inspektore-buru gisa.
Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute banda: Lide Hernando (ahotsa eta gitarra), Iñigo Etxarri (gitarra), Joshka Natke (baxua) eta Ander Berzosa (bateria).