'Gerra Zibila Gipuzkoan; Erresistentzia eta Duintasuna' erakusketa amaitzeko mahai-inguru bat egingo dute
Gaur amaituko da Koldo Mitxelenan dagoen Gerra Zibila Gipuzkoan; Erresistentzia eta Duintasuna erakusketa. Hainbat hilabetez ikusgai egon da aitor Azurki kazetariak eta Aitzol Arroyo historialariak antolatutako erakusketa, eta jakinarazi dutenez, “oso harrera ona” izan du. 2019an Koldo Mitxelenako erakusketa bisitatuena izan zen, eta 6.500 bisitari inguru izan zituen.
Erakusketa hau izango da eraikinaren birmoldaketa lanak egin aurreko azkena, eta amaiera emateko mahai-inguru bat egingo dute gaur, 19:00etan, Koldo Mitxelenan. Mitos y leyendas contemporaneas sobre la Guerra Civil en Euskadi izenburua izango du, eta han izango dira Pedro Barruso, Luis Castells y Eric Zubiaga.
2019an 80 urte bete ziren 36ko gerra bukatu zenetik, eta IRUTXULOKO HITZAK gerrari buruzko serie bat egingo zuen, eta astero gerrako protagonista baten edo gerran zerikusia izan zuen hiriko gune erreportaje desberdin bat argitaratu zuen.