Reala Levanteren aurka ariko da Superkopako finalerdietan
Superkopako finalerdien zozketa egin dute gaur, eta Realak, kopako txapeldunak, Levanteren kontra jokatuko du finalerdietan. Neurketa otsailaren 5ean izango da Salamancako El Helmantico futbol zelaian.
Beste finalerdian, Atletico Madril (ligako txapelduna eta kopako azpi-txapelduna) eta Bartzelona ariko dira elkarren aurka. Horiek horrela, txuri-urdinek ez dute kanporaketan bi talde indartsuenetako batekin topo egingo.
Finala otsailaren 9an izango da, hau ere Salamancako El Helmantico zelaian.