Realaren hockey eta futbol taldeek hiriko aitorpen nagusia jaso dute eguerdian alkatearen eskutik. Emakumezkoen kirolak gizartean merezi duen lekua aldarrikatu eta orain arteko bidea egin dutenen lana eskertzeko baliatu dute saria.
Aitor ikastolako Malena Cornago eta Bittor Gaztelu hiritarrek irakurri dute haur danborradako diskurtsoa. Egiako ikastetxeak mugarri bat ezarri du 2020ko San Sebastian egunean.
IRUTXULOKO HITZA San Sebastian egunaren jarraipena egiten ari da. Egunean zehar irudi bildumak, bideoak eta albisteak osatu eta eguneratuko ditu.