Realeko jokalariak: "Jendeak benetako babesa ematen digula ikusi dugu"
Urrezko Danborraren ekitaldia amaituta, IRUTXULOKO HITZAk Realaren hockey eta futbol taldeko jokalariekin hitz egiteko aukera izan du. Batetik, Iraia Iparragirreren eta Nahikari Garciaren adierazpenak jaso ditu, eta, bestetik, Maider Altuna eta Nereba Belzunegirenak.
Goizean bizitakoa haientzat “hunkigarria” izan dela nabarmendu dute bai futbolariek eta bai hockey taldekoek, jasotako sariarekin hiriak ematen dien babesa berretsi dutelako.