Leihotik begira
Leihotik begiratzerakoan ez dut jenderik ikusten. Nire parkea itxita ikusten dut. Noizean behin, txakurren bat bere jabearekin pasatzen da. Batzuetan leihoa irekitzen dut ondo arnasteko. Gaueko zortziretan bizilagun asko leihoetara ateratzen gara medikuak, erizainak eta beste langileak txalotzera. Momentu horretan oso pozik sentitzen naiz, bizilagunak ikusten ditudalako eta elkar agurtzen dugulako. Baina nire lagunak faltan botatzen ditut. Espero dut medikuek laster txertoa aurkitzea.
Ane Parron Golpe (8 urte)