Patxadaz irakurtzekoak
Berrogeialdiak denok etxean sartuta gaituen honetan, bizi erritmo azkarrak baretu eta gauzak beste patxada batekin egiteko aukera paregabea dugu aurrez aurre.
IRUTXULOKO HITZAn, gure astekariaren formatua berritu genuenetik hona argitaraturiko edukien aukeraketa bat egin dugu. Hogei elkarrizketa eta erreportaje, etxeko sofan lasai eta gustura irakurtzeko modukoak denak.
Irakurketa on!
1. Ane Gabarain: “Bizirik sentitu nahi dut aktore gisara ere”.
2. Hamar urte pasa dira: Mikel Laboaren ondare bizia.
3. Bazen baserriz betetako Donostia bat.
4. Kontxita Beitia: “Gure esku dago euskara aurrera eramatea”.
6. Elkarbizitzarako txokoen gida: hiriko espazio eta toki irekiak.
7. Ahotsa eta arima: Sara Zozaya eta Elena Setien.
8. Beñat Sarasola: “Gu bezalako pertsonaiez beteta dago literatura”
9. Urtegirik gabe ere paradisu bat da: 100 urte Donostiak Artikutzako lursaila erosi zuenetik.
10. 40 urte eguzkiaren alaba gabe: Gladys del Estal.
11. Donostia: gizonen hiria?: kale izendegian emakumezkoen izena aurkitzea lan zaila da.
12. Kaleko gazteen ezkutuko errealitatea: Nortzuk dira? Zergatik datoz? Zer jasan behar dute Donostian?
13. Joan Mari Irigoien: “Futbola jardun erlijiosoaren parekoa bihurtu dela uste dut”.
15. Ramon Saizarbitoria: “Uste dut ezinbestekoa dela hizkuntza handien ibilbidea imitatu nahi izatea”.
16. Sigfrido Koch: argazkigintzari emandako bizitza bat.
17. Memoriaren zuloak: 36ko gerra Donostian.
18. Zaharra berritzen ari den kapitala: ostalaritza ereduaren turistifikazioa.
19. Gizonena zen munduan lekua egiteko borroka: Realeko emakumezkoen taldea.
20. Bizilagunak hari batean utzi dituen akordioa: Azora putre funtsa Donostian.
BONUS TRACK
Honaino iritsi bazara, agian gure astekariko atal historikoaren edukien aukeraketa ere gozatuko duzu. Astero argitaratzen dugun Atzera Begira atalean, gure hiriaren historiako gertakari eta pertsonaia bereziak errepasatzen ditugu. Horren adibide dira, esaterako, 36ko gerrari buruzko seriean, berreskuratu genituen hamahiru istorioak.
Honakoan, aspaldiko beste hamar gairen aukeraketa egin dugu:
Kaiko emakume langileen memoria
Zubi bat Ondarreta eta irlaren artean?
Ronald Reagan hirian izan zenekoa
Columbia disko fabrika Donostian
Antiguara sartzeko atea
Kontxako badia erradioaktiboa
Itsasoaz gozatzeko beste era bat
Berrogei urte, sei alkate
Autobus-bonua eta TAO eskutik iritsi ziren hirira
Donostiako bluesaren etxea