Dantz jaialdia sare sozialetan iazko DJ sesioak zabaltzen hasi da
Overmono DJ-ak, 2019ko Dantz jaialdian. (Argazkia: Lorena Ottero/Dantz jaialdia) Donostiako Dantz musika elektronikoaren jaialdia iazko Dantz Pointetako DJ sesioak Internet bidez zabaltzen ari da, konfinamenduari aurre egiteko. Larunbatean hasi ziren Facebook eta Instagram bidez sesioak zabaltzen Dantz Point Replay izenarekin, eta Mario Azurza DJ-ak iaz Zarautzen egindakoa izan zen lehenengoa.
Hemendik aurrera, ostegun eta larunbatetan zabalduko dituzte sesio horiek, aipatu sare sozialetan, 18:30ean. Ostegunean El_Txef_A eta Balza DJ-ek Urgullen egindako emanaldiaren bertsio luzea proiektatuko dute, eta iragarri dute 2020ko Dantz Pointak ere sare sozialetan emango dituztela, egin eta astebetera. Abuztuaren 27tik 29ra egingo dute aurtengo jaialdia, eta hainbat berritasun prestatu dituzte.

