Salaketak telefonoz egin ahal izango dira gaurtik aurrera
Donostiako Udaltzaingoak salaketak telefonoz egiteko aukera jarri du martxan, konfinamendua hasi zenetik delitu kopuruak behera egin badu ere. Neurri honen helburua da Morlansgo polizia-etxean aurrez aurre egin behar den salaketa kopurua murriztea.
Donostiako Udalaren webguneak salaketak modu telematikoan jartzeko aukera eskaintzen du lehenagotik. Telefono zenbaki honek, beraz, etxetik ipintzeko aukerak indartzen ditu.
Aipatutako telefono zenbakia 943 48 14 83 da.