Nogen taldeak 'Mila Aldiz' abesti berriaren bideoklipa aurkeztu du
Donostiako Nogen boskoteak Mila Aldiz izeneko kantu berria plazaratu du animaziozko bideoklip batekin. Ander Perez de Arenazak egin du lan-talde baten laguntzarekin. Abestia Usurbilgo Higain estudioan grabatu zuten Haritz Harreguy teknikariaren gidaritzapean, eta masterizazioaz Victor Garcia arduratu da (Ultramarinos estudioa).