Herrerako jaietan COVID-19ari aurre egiteko egitaraua prestatu dute
Asteartean Luisita pertsonaiak iragarri zuen moduan, Herreran ez dute jairik gabe gelditzeko asmorik, eta koronabirusari aurre egiteko jai egitaraua prestatu dute. Asteburu osorako jarduerak antolatu dituzte, eta jaietan ere arduraz jokatzeko eta osasun neurriak betetzeko deia eskatu diete auzotarrei. Jarrain, asteburuko egitarau osoa:
Ekainak 19, ostirala:
- 19:00. Txupinazoa.
- 19:01. Poteo elegantea auzotik.
Ekainak 20, larunbata:
- 10:00. Balkoi apainketa.
- 11:00. Jaietako abestia leihotik.
- 14:00. Paella jana etxean. Partekatu argazkia sare sozialetan!
- 19:00. Poteoa auzotik jaietako kamiseta eta zapia jantzita.
Ekainak 21, igandea:
- 12:00. San Luis Eguneko bermuta.
- 14:00. Bakoitza bere etxean, baina bazkari berezia denontzat!
- 15:00. Bertso saioa ETB1 telebista katean: Hitzetik hortzera.
- 18:00. Kafe, puro eta kopa auzoko tabernetan, jaietako kamiseta eta zapia jantzita.
Ekainak 23, asteartea:
- 22:00. Ezohiko San Juan sua.
- 23:00. Azken traka.