Udazkenean adjudikatuko dira Txomiñeneko alokairuko 162 etxebizitzak
Donostiako Etxegintzak onartu du Txomiñeneko alokairuko 162 Babes Ofizialeko Etxebizitzak adjudikatzeko baremazioaren zerrenda. Bihartik aurrera udalaren webgunean kontsultatu ahal izango da. Nekane Arzallus Hirigintza zinegotziak adierazi du etxebizitzak udazkenaren hasieran eman ahal izango direla.
Etxebizitza horietatik %40 inguru kupo orokorraren arteko eskatzaileen artean adjudikatuko dira, eta gainerakoak ezarritako beste zortzi talderen artean –emantzipazioa, guraso bakarrak, pentsiodunak, familia anitza, desgaitasun intelektuala, genero indarkeria, mugikortasun urriko pertsonak, eta pisua partekatu nahi duten pertsonak–.
Etxegintzak 7.253 eskaera onartu zituen, eta horietatik %47,91 kupo orokorrekoak zirela; %21,12 emantzipaziokoak; %10,77 guraso bakarrekoak; %6,11 pentsiodunak; %4,14 pisua partekatzekoak; %3,92 desgaitasun intelektualekoak; %2,63 mugikortasun urrikoak; %1,96 genero indarkeriakoak; eta %1,45 familia anitzekoak.
Behin-behineko zerrendak argitaratu ondoren, Etxegintzak aurrez aurreko mila bilera baino gehiago kudeatu ditu San Martzial kaleko bulegoan. Ekaina hasieran abiatutako alegazio prozesuan 539 alegazio jaso dituzte.