
San Inazio egunaren bueltan izan ohi dira Amarako, Zubietako eta Loiolako jaiak, eta aurten, normaltasun berrira egokitu behar izan dituzte egitarauak.

'Donostiako Alde Zaharra, kalez kale' erakusketa osatzeko dokumentazio eta bilaketa lan sakona egin dute Ancora elkartekoek. 200 eraikin eta leku ingururen 700 irudi bildu dituzte, baita horien inguruko informazio historiko eta teknikoa ere.

Santa Maria elizako D’Museoan ikusgai dago ‘Donostiako Alde Zaharra, kalez kale’ erakusketa. Ancora ondarearen babeserako elkarteko kideak izan dira komisarioak, eta irailaren 13ra arte egongo da zabalik. Auzoko 200 eraikin ingururen jatorri ezezagunari buruzko informazioa jaso dute, horien balioa aitortu eta ezagutzera emateko.