Donostiako Hermano Garate zahar etxean pertsona bat hil da koronabirusaz
Covid-19aren bigarren kutsaketen olatuan positibo bat baino gehiago egon da Hermano Garate zahar etxean, eta atzo erabiltzaile bat hil egin zen ospitalean. Horrez gain, zahar egoitzan beste bi kasu positibo atzeman dituztela adierazi du Eider Mendozak, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak.
Abuztuaren 11an atzeman zuten Hermano Garate egoitzan bigarren olatuko lehenengo kasu positiboa, eta hortik bi egunetara beste bi erabiltzailek eta bi langilek positibo eman zuten PCR probetan.