Artikutzan hiru bisita gidatu egingo dituzte urrian
Urrirako hiru bisita gidatu antolatu ditu Artikutza naturak. Aurrenekoa igandean izango da, urriaren 4an. Zailtasunik gabekoa izango da irteera, bidea laua eta pista batetik egingo dute zati gehiena. Irteera honetan Enobietako presa zenari buelta emango diote.
Hurrengo irteera urriaren 18an izango da. Nahiko berezia izango da, ez direlako Artikutzako sarreran geldituko, Arriurdiñetan baizik. Artikutzaren hegoaldeko sarrera da, eta irteera jonetan Artikutzan emandako industrializazioa ezagutuko ahalko da, burdinola zaharrenak, trenaren arrastoak, minak, harrobiak eta abar. Gainera inguru hauetara heltzeko Artikutzako basoak eta errekastoak zeharkatu dituzte, horrela inguru natural honek daukan garrantziaz jabetzeko.
Hilabeteko hirugarren eta azken irteera, urriaren 25ean egingo dute. Ohikoa baino luzeagoa izango da. Beltzuntzaraino igoko dira bidean pagadi ederrak, hariztiak eta zenbait landaketa zeharkatuta. Udazkenaren koloreez gozatzeko eta errekasto zein basoaren sekretuak eta edertasuna ezagutzeko aproposa da.
Irteera guztiak segurtasun neurri betez egingo dira, COVID-19aren eraginek. Irteeretan maskara eramatea beharrezkoa izango da. Izen-ematea Donostiako Udalaren webgunean eta 679 61 30 16 telefono bidez –deituta edo Whatsapp mezua bidalita– egin daiteke.