Kirol ikastaroak urriaren 5ean hasiko dira, plaza gutxiagorekin
Donostia Kirolaren Kirol Ekintzak kanpainako kirol ikastaroak urriaren 5ean hasiko dira. 1.600 kirol ikastaro baino gehiago jarriko dira martxan udalaren kirol instalazioetan, baina pertsona gutxiagorekin. Ikastaroetako plaza kopurua %30 murriztu da, eta izen-emateak %35 jaitsi dira. Taldeak txikiagoak izango dira, eta COVID-19aren prebentzio-protokolora egokitu dituzte ikastaroak. Izen emateko epea zabalik egongo da ikasturte osoan zehar, plaza libreak dauden bitartean.
Aukeran Kirol Ekintzak zerbitzua ere martxan da. Pertsona bakoitzak bere kirol jardueraren plangintza egin dezake, nahi duen saio bakoitzaren instalazioa, jarduera, eguna eta ordua aukeratuz. 400 saio baino gehiago daude aukeran.