Nazioarteko harremanak aztertuko dituzte Egiako gazteek
Nazioarteko harremanei begirada historikoa izeneko tailerra antolatu du Egiako Gazte Asanbladak. Urriaren 16an egingo dute, 18:30ean, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean. Tailerraren helburua nazioarteko harremanak ikuspegi historiko batetik aztertzea izango da.
Oraingoa nazioarteko harremanei buruzkoa izango bada ere, azken aldian hainbat tailer antolatu ditu Egiako Gazte Asanbladak. Teknologia, genero-zapalkuntza, eta hezkuntza izan dira landu dituzten gai nagusiak orain arte.