Xabier Leteren omenaldia ez da gaur izango
Hamar urte bete diraXabier Lete hil zenetik eta hainbat artistek poeta oiartzuarra omendu behar zuten gaur Viktoria Eugenia antzokian. Ordea, atzo Donostia Kulturak Twitter bitartez iragarri zuen ekitaldia bertan behera utzi behar izan dutela, talde artistikoko pertsona batek positibo eman baitu PCR proban.
Ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu du, eta dagoeneko iragarri dute beste data bat bilatzen ari direla. Gonbidapenak, berriz, oraindik ez ziren banatu albistea zabaldu zenean.