Espainiako Itzuliak mozketak eragingo ditu trafikoan urriaren 20an
Datorren asteartean, hilaren 20an, Espainiako Txirrindularitza Itzulia Donostiatik pasako da, eta ondorioz, trafiko mozketak egingo dituzte 13:00etatik 14:00etara. Hiriko hainbat kale itxita geratuko dira ordu horretan: Buenavista etorbidea, Jose Elosegi etorbidea, Ategorrieta etorbidea, Nafarroa etorbidea, Zurriola etorbidea, Kursaaleko zubia, Erreginaordearen kalea, Bulebarra, Hernani kalea, Askatasunaren etorbidea, Easo kalea, Zubieta kalea, Kontxako pasealekua, Zumalakarregi etorbidea, Tolosa etorbidea, Europa plaza, Ibaeta plaza, Añorgako etorbidea, eta Errekalde etorbidea.
13:00etatik 14:00etara garraio publikoa erabiltzea gomendatu du Donostiako Udalak. Hala ere, hiriko autobus askok ere aldaketak izango dituzte.