Idiakez kalean 29 etxebizitza eraikitzeko lizentzia onartu du udalak
Donostiako Udalak onartu du Ayelis SL enpresak eskatutako lizentzia ematea, Idiakez kaleko 6. zenbakian dagoen eraikinaren zati bat berritzeko. Erreformak 29 etxebizitza eraikitzea ahalbidetuko du eta bi urteko epean egin beharko da.
Eraikina Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren garai bateko egoitza da, eta Gizarte Segurantzak berak saltzea erabaki zuen. Eraikin horretan hotel bat jartzeko zurrumurrua zegoen, baina Eneko Goia alkateak nabarmendu du ez dela horrela izango. “Eraikin bat husterakoan hotel bat eraikitzeko izaten dela esaten dute batzuek. Oraingoan, ordea, etxebizitzak egingo dituzte. Hori bai, duen kokapenarengatik ez dira merkeak izango”, azaldu du alkateak.