Itaiak mobilizazioa egingo du, indarkeria matxistaren aurkako egunean
Azaroaren 25ean mobilzatzeaz gain, hitzaldia ere emango dute larunbatean, Añorgan. (Argazkia: Itaia) Itaia Emakumeon Antolakune Sozialistak antolaturik, Indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzaren beharra izeneko hitzaldia emango dute azaroaren 21ean, 11:00etan, Añorgako antzokian. Hitzaldia entzun ahalko duen jendearen kopurua mugatua izango denez, aurrez izena ematea komeni da, donostiakoitaia@gmail.com helbidera idatziz.
Bestetik, azaroaren 25ean, hau da, indarkeria matxistaren aurkako egunean, mobilizaziora deitu dute Itaiakoek. Indarkeria matxistaren aurka, gaitasun sozialistak antolatu lelopean, mobilizazioa egingo dute 18:00etan, Bulebarrean.

