Zaharren egoitzetako langileen baldintzak hobetzeko adostasuna eskatuko dute
Gipuzkoako Senideak, lurralde honetako zahar egoitzetan bizi diren pertsonen senideek eta menpekotasuna duten pertsonen arreta eta zaintzarekin sentsibilizatutako lagunen elkarteak, beste elkarretaratze bat egingo du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean. 11:00etan izango da protesta.
Egoitzetako lan baldintzak hobetzeko eskatuko dute, eta aldundiaren eta sindikatuen arteko azkenaldiko gatazkari konponbide bat emateko.
Bestalde, Gipuzkoako Senideak elkarteak bat egin du ELA eta LAB sindikatuek egindako greba deialdiarekin. Zehazki, abenduaren 10ean eta 11n izango da Gipuzkoako zahar egoitzetan.