Zirku tailerra egingo dute Morlansen, Euskararen Egunean
Abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatzeko, zirku tailerra egingo dute Morlansen. 17:00etan hasiko da, Leire plazan, eta adin tarte guztientzako izango da tailerra. Xomorro taldeak dinamizatuko du: malabareak, oreka jolasak, eta zankoak tailerraren parte izango dira, besteak beste.
Hirian Euskaraldiaren harira antolatutako egitarau zabalaren barruan dago zirku tailerra.