8 metrotik gorako olatuak izan ziren atzo Donostian
Atzo alarma gorria ezarri zuten olatuen ondorioz, eta 8 metroko altuera gainditu zuten arratsaldean. Gaur eguna amaitu arte alerta laranja izango da olatuen ondorioz, eta Pasealeku Berriak, Leizaola pasealekuak eta Haizearen Orraziak itxita jarraituko dute. Hala ere, aurreikusita dago bihar arratsaldeko lehenengo orduan Pasealeku Berria oinezkoentzat ireki ahal izatea, eta 18:00ak aldera, ibilgailuentzat.
Donostiar ugari igo ziren Urgull mendira olatuak ikustera, eta argazki asko atera eta bideoak grabatu zituzten. Horietako bat da hau: