San Bartolomeko plan berezia onartu du Donostiako Udalak
San Bartolomeko Hiri Antolaketarako Plan Berezia onartu du Donostiako Udalak, eta ondorioz, eremu hartako azpiegitura berriak zehaztu ditu. San Bartolome muinoan parke bat eraikiko dute Catalonia hoteletik (lehengo Mariaren Lagundiaren eraikina) Aldapeta kalera jaisten den hegalean. Saltoki gune bat ere eraikiko dute bertan, eta 200 plaza baino gutxiagoko aparkaleku bat ere egingo dute. Bizikletentzako aparkaleku estalia izango du.