Errege Magoak Donostiara etorriko dira
(Argazkia: Donostiako Festak). Errege Magoak Ilunben izango dira bihar. 40 minutuko bost ikuskizun eskainiko dituzte, Juan Terol donostiarraren gidoi batekin eta Maite Eskarmendik eta Oraitz Garcíak aurkeztuta. Sarrerak agortuta daude.
Bestetik, gaur Donostian zehar ibiliko dira Errege Magoak. 11:45etik 14:00ak arte Donostiako kaleetan autoz ibilaldi bat egingo dute.

